Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY, MUNTAKETA AUTOMATIKOKO LERROEN HORNITZAILE GLOBAL GISA AUKERATUTA

17 otsaila, 2017

Automobilen osagaien munduko hornitzaile garrantzitsuenetako batek Mondragon Assembly aukeratu du bere muntaketa automatikoko lerroen hornitzaile globala izateko. Kontratu honen ondorioz, Europako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetan instalatuko dira ekipoak. Lehen lerroa aurten entregatuko da jada, eta Mexikon izango da. Sistemek robotikaren erabilera ugari dute, laser bidezko tracking eta identifikazio kontrol aurreratuak, ikuspen bidezko kontrol kualitatiboa, laser bidezko soldadura, estankotasuna automatikoki detektatzeko sistema, segurtasun osoak eta sistema informatiko sendoa, zeinarekin lerro bakoitzaren kontrola eta monitorizazioa ez ezik enpresaren informazio sistema orokorrean integratu baitaiteke.

Mondragon Assemblyk balio erantsi handia ematen die bere bezeroei, izan ere, dituen gaitasun teknikoez gain mundu osoan ditu plantak, hala nola Espainian, Frantzian, Alemanian, Mexikon, Txina, Brasilen eta Indian, eta presentzia horri esker zerbitzu osoa, estandarra eta hurbila eskaini ahal du ia mundu osoan.

Harremanak Newsletter