Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLYK 150MW-KO BERE FRONT LINE AURKEZTUKO DU INTERSOLAR EUROPA AZOKAN

23 maiatza, 2017

Mondragon Assembly, aplikazio fotovoltaikoetarako soluzio automatizatuetan liderra baita, Intersolar Europa azokan egongo da eta urtean 150 MWatt ekoizteko ahalmena duen bere Front Line berria aurkeztuko du bertan.

Front Linea, berez, MTS 2500 modeloko bi tabber and stringerrek eta IC150 interkonexio sistema batek osatuta dago. Fron Line hau 6 busera arteko zelulak dituzten panelak fabrikatzeko diseinatuta dago.

Tabber MTS 2500 

MTS 2500 modeloko tabber and stringerrak 240 zelula ekoitzi ditzake garbiki orduko, soldadura pista bakarrean; beraz, merkatuko azkarrena da. Bere ekoizpen ahalmenagatik ez ezik, bere tamainagatik ere nabarmentzen da, izan ere, 7,5 m2 baino ez ditu behar. Horrela, ekoizpen handiko lineak leku txikiagoan instalatzen uzten du.

IC150 

Zelula fotovoltaikoetako busbar kopurua handitzen den heinean, bussinga edo soldadura interkonexioarekin egiteko prozesua botila lepo bihurtzen da ekoizpen kate askotan.  Mondragon Assemblyren IC150ak ekoizpen erritmoa handitzen uzten die fabrikatzaileei, une oro produktuaren kalitatea bermatuta.

Azokako A2.150 estandean egongo da Mondragon Assembly.

Harremanak Newsletter