GURI BURUZ

Mondragon Assembly nazioarteko talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioak garatzen espezializatua. Espainiako enpresa nagusia, kooperatiba bat dena, 1977an sortu zen, eta ekoizpen eta muntaketa teknologien automatizazioaren arloan aitzindarietako bat bihurtu zen.

Hiru jarduera eremutan banatzen gara: eguzki energia; E-mugikortasuna eta energia biltegiratzea; eta automatizazioa. Eremu horietako bakoitzean garatzen ditugun jarduera nagusien barruan daude giltza eskurako makinak eta lerroen garapena eta kontratupeko fabrikazioa; horri esker munduko edozein lekutan eskaini ditzakegu soluzioak, gure sei ekoizpen lantegien eta hiru bulego tekniko eta komertzialen bitartez.

Infografia-zirkularra_EU

Automatizaziorekiko dugun grina da talde gisa batzen gaituena. Mondragon Assemblyn, ahalik eta etekin gehien ateratzen diogu proiektu bakoitzari, automatizazioa baita gure izateko arrazoia da. Garatzen ditugun proiektu guztietan, gure esperientzia guztia bezero bakoitzaren zerbitzura jartzen dugu. Bestela esanda, gure potentzial guztia baliatzen dugu bezero bakoitzarentzat soluziorik onenak eta berritzaileenak eskaini ahal izateko.

BIDEO KORPORATIBOA

Ezagutu guri buruzko informazio gehiago gure bideo korporatiboaren bitartez.

MUNDUKO KOOPERATIBA TALDERIK HANDIENEKO PARTE GARA

Mondragon Corporacioneko kideak gara, Europako enpresa talderik handienetako bat. Talde hau 1954an eratu zen, etengabe zabaltzen ari da, eta bere barruan 280 enpresa baino gehiago daude, 81.000 laguni enplegua ematen.

MONDRAGON ASSEMBLY-N, KALITATEA DA GURE LEHENTASUNA

Ekoizpen lerro automatikoak garatzen ditugu, eta horietan kalitatea funtsezko faktorea da. Gure produktu guztiak kalitate arau zorrotzenen arabera fabrikatzen dira, eta kalitate kontrol zorrotzak egiten zaizkie; gainera, gure lerroekin interakzioan dauden pertsonen segurtasuna bermatzen dugu, bai eta gure prozesu guztien kalitatea ere, gure produktuen kalitatea egiaztatzen duten enpresa eta erakundeekin lankidetzan arituz.

Urteetan, kalitate prozesu argiak ezarri ditugu gure erakundean, eta hori gure langileen eta bezeroen gogobetetasunean nabaritzen da.

GURE BEZEROAK

Gure izaera berritzailea, zintzoa eta gardena, bezeroa ardatz izanik eta kudeaketan bikaintasuna bilatuz jarduten dugunez, gure bezeroen konfiantza irabazi dugu, eta, horri esker, guztiontzako erreferentzia taldea bihurtu gara munduan. Maila handiko ezagutza teknologikoak dituzten soluzioak eskaintzen ditugu; horri esker, harreman iraunkorrak garatu ditzakegu gure bezeroekin, eta gure ideia berritzaileak baliatu haien itxaropenak betetzeko.

Harremanak Newsletter