Albisteak

HELLA ELECTRONICSEK MONDRAGON ASSEMBLY MEXIKO OHORATU DU URTEKO HORNITZAILERIK ONENA IZENDATUTA

3 iraila, 2014

Mondragon Assembly Mexikok beste sari bat jaso du Hella Electronicsen eskutik, 2014ko hornitzailerik onena izateagatik. Hella Electronicsen iritziz, MA Mexiko hornitzaile estrategikoa da.Saria erakundeko kide guztien errendimendu bikainaren ondorioa da, eta hornitzailearen eta bezeroaren arteko harremanaren emaitza arrakastatsua.

Mondragon Assembly erreferentzia da produkzio automatizaturako ekipamenduen garapenean eta fabrikazioan.Konpainia liderra da automatizazioan, eta muntaketarako makineria eta fabrikazio ekipamenduak landu eta hornitzen ditu hainbat merkatutarako: osagai elektronikoak, ibilgailuak, gailu medikoak eta farmaziakoak, etxetresna elektrikoak, eguzki energia eta kosmetika.

HELLA ELECTRONICS CORPORATION

HELLA Electronics Corporationek osagai eta sistema elektronikoak diseinatu, garatu eta fabrikatzen ditu.Konpainia ibilgailuetarako mota guztietako soluzio elektronikoen hornitzaile aditua da.

Harremanak Newsletter