Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY SOLAR, 2015EAN MERKATU BERRIETAN SARTZEKO PREST

15 urtarrila, 2015

Hirugarren urtez jarraian, Mondragon Assembly Solar Show Africa erakusketan egon da, Hego Afrikako merkatuan eta Asiako eta Hegoamerikako merkatu berrietan sartzeko itxaropenarekin, teknologia fotovoltaikorako fabrikazio soluzioak hornituta.

15 urte baino gehiago dira Mondragon Assembly eguzki teknologiak hornitzen ari dela.Munduan ezaguna den enpresa da, eguzki energiaren sektorearen barruan, eta giltza eskura erako ekoizpen lerroak eta sistema fotovoltaikoetarako fabrikazio ekipamenduak hornitzen ditu.

Mondragon Assemblyk giltza eskura erako produkzio lerro bat hornitu berri du Hego Afrikan, eta une honetan proiektu gehiagotan parte hartzea espero du bertan.“Gure helburuetako bat da bertan ezartzea eta datozen hiletan proiektu berriak ziurtatzea”, adierazi zuen Iñaki Legarda Ereñok, Eguzki Energiaren Negozio Arlo zuzendariak.

Harremanak Newsletter