Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLYK POZIK AMAITU DU BI PROIEKTUTAN I+G+B ARLOAN EGIN DUEN LANA

15 martxoa, 2015

Mondragon Assemblyk ikerketan eta proiektu berrien garapenean inbertitzen ditu bere baliabideak. 2012an bi proiektu desberdinetan hasi zen lanean, eta berriki arrakastaz amaitu dira horiek.

Erakundea hainbat enpresa eta gobernu agentziarekin lankidetzan aritzen da proiektu berriak garatzeko eta teknologia berriak erabiltzeko, ezagutza praktikoak zein produkzio prozesua perfekzionatzeko xedearekin.

REGENERAR:

Mondragon Assemblyk EBk finantzatuta garatu den REGENERAR proiektua amaitu berri du, eta horren helburu nagusia da artritis erreumatoiderako tratamendu klinikoki aplikagarri bat garatzea, ama zelulekin egindako terapiaren esparruan. Mondragon Assemblyk bi produktu berri garatu ditu, gela zurien eremuan ama zelulak automatikoki hazi ahal izateko. Fabrika zelularren manipulazio robotizatuak, zelulen elikadura, tripsina gehitzea, errotazio zentrifugoa eta inkubagailu prozesuak TIGenix Taldearekin elkarlanean diseinatu eta balioztatu dira. Irizpide berberei jarraituz, hazkundea kontrolatzeko teknika bat garatu da, zelulen kontaketa automatikoan oinarrituta, ikuspen artifizialaren bitartez.

http://www.regenerar.eu/

COMBILASER:

Mondragon Assembly “COMBILASER” ikerketa proiektu berria abiarazten parte hartzen ari diren lankideetako bat da; Horizon 2020 programak finantzatzen du, eta laser bidezko autoikaskuntzako prozesuak eskari handia duten hiru jokalekutan aplikatuko dira: automoziorako laser soldadura, etxetresna elektrikoak eta laser bidezko estaldura aeronautikoa (laser cladding). Mondragon Assemblyk makina adimendunak erabiliko ditu laser uhin ultrasonikoak eta laser prozesuen lineako monitorizazioa autoikaskuntzako sistemekin integratzeko, arlo horietan teknologikoki aurrera egiteko.

http://combilaser.eu/

Harremanak Newsletter