Albisteak

FFS ONTZIEN HERMETIKOTASUN PROBA

7 uztaila, 2015

Makina berezia eta medikuntza produktuen muntaketa lerroen diseinatzailea, Mondragon Assembly Taldeak monodosi ontzientzako eta FFS beste mota batzuentzako suntsitzen ez den hermetikotasun probagailua garatu du.
Bere egoitza Euskadin (Espainia) duen Mondragon Assembly taldea aditua da muntaketa lerro automatizatu eta errobotizatuetan. Espezialitate hori garatu asmoz, eta zehazki ekipo medikuen aplikaziorako eremuan, hainbat lantegirekin lankidetzan dihardu. Sektore honetan, konpainiak makina berezi eredu berria garatu du:LT25.
Zehazki, ATEQ-ekin (ihesak detektatzen aditua den frantziako enpresa) lankidetzan, garatutako hermetikotasun probagailuaz ari gara.
Pharmapack-en azken azokan, Mondragon Assemblyk bere LT25-a aurkeztu eta bertan monodosi malguen ontzietan hermetikotasun proba egin zuen.
Irud. LT25-ak, ekoizpen lerroan hobeto integratu ahal izateko leku gutxi hartzen du.
Moduluzkoa eta neurri aldagarriduna, probagailu hau FFS (Form-Fill-Seal, Forma eman-Bete-Zigilatu) produktu txiki eta handiak egiaztatzeko fabrikatzaileen behar zehatzei erantzun ahal izateko egokituta dago.
Ontziak zinta garraiatzailean bidaltzen dira eta ondoren entsegu ganberan kargatu, ikusmen bidez gidatutako errobot bidezko laginketa sistemarekin. Ihesa hutsean detektatzen da, kalterik egiten ez duen presio diferentzia neurketa bidez.
Iturria: Mondragon Assembly
2.500 proba orduko
Hermetikotasun proba egiten denean errobotaren sistemak onartutako ontziak garraiatzaile amaieran jartzen ditu eta onartu gabeak beste erretilu batean.
Multzoaren automatizazioarekin proban abiadura handiak garatu daitezke, (2.500 proba/orduko). .LT25 probagailua IMH (Giza-Makina Interfazea) interfaze adiskidetsuarekin hornituta dago, balidazioa bermatzeko funtzio grafikoak eta ekoizpenari jarraipena modu errealean egiteko funtzioak ditu. IMH honek pasahitzak kudeatzeko protokolo aurreratuak ditu. Aukeran eta aurrekoari gehitzeko datuen trazabilitaterako softwarea ere eskaintzen dugu.

Mondragon Assembly, F-84100 Orange, www.mondragon-assembly.com/fr/
www.devicemed.fr | Mai/Juin 2015 | DeviceMed France

Harremanak Newsletter