Albisteak

EDOZEIN FORMA ETA KOLORETAKO EGUZKI FATXADAK

15 iraila, 2015

Imajina ezazu kostu baxuko eta energia garbiaz gain, eraikin moderno eta jasangarriaren ideia bertan irudikatzen duen eguzki fatxada bat. Sormen ideia esklusiboak praktikan jartzea lan garestia zen eta denbora asko eskatzen zuen. Gaur egun ordea erraza eta errentagarria da. Hori guztia Europar Batasuneko proiektuko zati den «SmartFlex eguzki panelak» prozesu burutsuari zor zaio. Ekoizpen kateak autogintza eta beiragintza sektoreetan urte luzez erabilitako teknologiak erabiltzen ditu.

FORMA ETA KOLORE EZBERDINEKO EGUZKI MODULUAK Gaur egun fatxadak, edozein koloretako modulu fotovoltaikoekin eta forma ezberdinekin diseinatu daitezke. Are gehiago, eguzki moduluak zein elementuak, erdi-gardenak diren itsatsitako irudiekin ekoiztu daitezke. Proiektuan zehar garatutako ekoizpen kateak industria eskalako eta tamaina handiko moduluak ekoiztu ditzake, 1,7 metro x 3,5 metroko gehienezko neurrikoak.

FABRIKAREKIN LOTUTAKO SOFTWAREA PLANIFIKATZEA Intuiziozko SmartFlex softwareak arkitektoei beraien fatxadak planifikatzeko metodologia erraza eskaintzen die. Diseinu fasearen ondoren, datuak zuzenean ekoizpen katera bidaltzen dira. Beira bikoitzeko eguzki moduluak (glass-glass), 345 watt mutur sor dezakete, oso indartsuak dira eta beraien lodiera 4,8 milimetro arte txikitu daiteke. Plug-and-play gailu bezala ekoiztuta, erabiltzeko prest daude eta martxan 35 urte arteko bizi iraupen harrigarriarengatik ezberdintzen dira.

ABANTAILEN LABURPENA

Energia efizientziaren inguruko araudia betetzen du.
Eraikinetako fatxadak energia sortzeko erabiltzen dira.
Elektrizitate kostua gutxitzen da.
Kolore eta forma anitzeko eguzki elementuak aukeratzea posible da.
SmartFlex softwarearekin planifikazioa oso erraza da.
Ekoizpen automatizatuak kostuak gutxitzen ditu.

SMARTFLEX-en INGURUAN Europar Batasuneko eskala handiko proiektua, EBko Ikerketa eta Berrikuntzako Zazpigarren Programa Markoak diruz laguntzen du. Bere helburua, (BIPV) eraikinetan txertatutako eguzki energia fotovoltaikoaren ahalmena ahalik eta gehien garatzea da. Adimen teknologiaren garapenean industria eta ikerketako zortzi proiektu bazkideek laguntzen dute. Eguzki fatxada bereizientzako lehen ekoizpen katea Mondragon Assemblyk eraiki du, Lituaniako Vilnus-eko Via Soliseko elementu fotovoltaikoak ekoizten dituen eraikinean. Hemen, irudiak itsatsita dituen eguzki fatxada berritzailea eraikitzen ari gara, Glassbel, proiektuko bazkide den eraikin-bulegoetarako..

Harremanak Newsletter