Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY, I+GKO PROIEKTU ESTRATEGIKO BATEKIN ELKARLANEAN, LITIO-IOI BATERIAK AUTOMATIKOKI TXERTATZEKO LERRO BAT GARATZEKO

14 martxoa, 2017

Proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari, Eusko Jaurlaritzako Hazitek programaren barruan eta Cegasa Portable Energyk gidatuta, eta bertan parte hartzen dute elektronikaren eta moldeen injekzioaren eremuetako soluzioen enpresa hornitzaileek eta azken erabiltzaileak diren enpresek. Hasierako fasean, bateriek zein baterien muntaketa lerroak bete beharreko eskakizunak definitu dira, eta definizio prozesua arrakastaz bukatu da. Gaur egun,  Mondragon Assemblyko I+G departamentua prozesuaren ekipamendu kritikoen diseinua bukatzen ari da, Koniker bere I+G unitate propioarekin laguntzarekin. Aurreikusita dago ekipoak 2017aren erdialdean eraikiko direla, eta, barruan balidatu ondoren, Cegasan instalatuko dira ekoizpen baldintza errealetan balidatzeko.

Aurreikusten da litio-ioi baterien merkatuek gora egingo dutela etengabe, batetik, mugikortasunaren sektorearen eraginez eta, bestetik, sare elektrikoetan gero eta handiagoak diren energia berriztagarrien injekzioak egokitzeko diren eskala handiko biltegiratze  estatikoak bultzatuta. Mondragon Assemblyk aurreikusten du hazkunde horrek ekipo ondasun automatizatuetan inbertsioak egitea ekarriko duela, eta, beraz, negozio ildo berria izan daitekeela epe ertainera.

Horrela, Mondragon Assemblyk energia berriztagarrien eta energi biltegiraketaren sektorerako dituen soluzioen gama osatzen du, ingumeneko karbonoa murrizten lagunduta eta garapen iraunkorraren alde eginda.

Tab-bending
Control-of-the-welding
Harremanak Newsletter