Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIAK RFID ETIKETAK MUNTATZEKO LERRO BAT ENTREGATU DU

5 uztaila, 2017

Mondragon Assembly Frantziak RFID etiketak muntatzeko instalazio aurreratu bat diseinatu eta fabrikatu du, produktuak irrati-frekuentziako kodeen bitartez identifikatzeko. RFID teknologiak eremu elektromagnetikoak erabiltzen ditu produktuei atxikitako etiketen identifikazio eta jarraipena automatikoki egiteko. Zehazki, INVENGO enpresarentzako lerro bat da. RFID etiketen identifikatzaileen munduko fabrikatzaile nagusietako bat da INVENGO eta, Mondragon Assembly bezala, berrikuntza, ikerketa eta garapenaren zale amorratua da.

RFID sistemak funtsezkoak dira “Gauzen Internet”-aren edo IoT-ren eta 4.0 industriaren garapenerako. Mondragon Assembly Frantzia-k garatutako lerroarekin zirkuitu modelo desberdinak muntatu daitezke eta hainbat luzeratako ehunezko etiketak sortu. Lerroak ikusmen sistema aurreratuak dauzka, bai beharrezkoak diren doitasun zorrotzak ziurtatzeko bai osagai elektronikoak eta txertatutako antenaren posizionamendu zehatza egiaztatzeko. Era berean, etiketa guztiak kodetu eta egiaztatzen dira, kalitatea bermatzeko.

INVENGOko teknikari arduradunen talde batek lerroaren harrera egin du berriki, Mondragon Assemblyk Orangen duen lantegian.

Harremanak Newsletter