Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY GROUPEK 40 MILIOI EURO BEREGANATU DITU EKAINEAN

13 uztaila, 2017

Mondragon Assembly Groupek automobilgintzaren sektorean nazioartean duen erreferente posizioa sendotu du, ekainean 40 milioi euroren eskariak bereganatu eta beste mugarri bat lortu baitu.

Atzipen berri horiek berresten dute taldeak azken urteetan erakutsi duen hazteko joera, beraz, 2017an berriro salmenta errekorra hautsiko duela espero da.

Atzipen horietako batzuk 2018an hornituko dira; horrek esan nahi du, beraz, taldeak eskari zorroa bermatuta duela eta etorkizunari baikortasunez begiratu ahal diola.

Atzipen horiek berresten dute Mondragon Assemblyk nazioarteratzearen alde eta giltza eskura erako proiektu konplexuak garatzearen alde egin duen apustua.

Makineria berezia

Makina berezien negozioak 10 milioi euroren eskariak jaso ditu automobilgintzaren eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako. Aretxabaletako eta Stahringeneko lantegietan fabrikatuko dira eskariak.

Eguzki negozioa

Mondragon Assemblyren eguzki negozioak hazten jarraitzen du, eta 22 milioi euroren eskariak bereganatu ditu ekainean.  Proiektuen barruan sartzen dira bai giltza eskura erako lineak bai makina automatikoak, eta Aljerian, Egipton eta Txinan hornituko dira.

Harremanak Newsletter