Albisteak

LAY2FORM PROIEKTUA ABIARAZTEN PARTE HARTU ZUEN MONDRAGON ASSEMBLY

17 urria, 2017

Urriaren 3 eta 4an bilera bat egin zen Horizon 2020 programaren barruko LAY2FORM proiektua abiarazteko, eta Mondragon Assemblyk bilera horretan parte hartu zuen. Bilera Porton egin zen (Portugal), INEGIren instalazioetan, zeina proiektuaren koordinatzailea baita.  Proiektuak lau urteko iraupena edukiko du, eta bere helburua da metalezko xaflez eta konposatuzko xaflez osatutako pieza hibridoen fabrikaziorako lerro pilotu bat egitea. Lerro pilotuan saiakuntza ez-suntsitzaileak egiteko hainbat teknologia txertatuko dira, zero akats helburuarekin bat etortzeko. Gainera, lineako simulazio eta jarraipenerako teknologiak erabiliko dira, autoikaskuntzako teknologien bitartez prozesuko parametroetan zuzenketak egin ahal izateko.

Hauek osatzen dute partzuergoa: Inegi (Portugal) , Aimen (Espainia), Rescoll (Frantzia), ESI (Frantzia), Fagor Arrasate (Espainia), IK4-Ikerlan (Espainia), Mondragon Unibertsitatea (Espainia), V2i (Belgika), Inapal (Portugal), Treelogic ( Espainia), Mecasonic (Espainia) eta Mondragon Assembly (Alemania).

Harremanak Newsletter