• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Mondragon Assembly-k Aretxabaletan dituen instalazioak handitu ditu

18 iraila, 2018

Datorren irailaren 21ean, Mondragon Assemblyk Aretxabaletan handitu dituen instalazioak inauguratuko ditu eta AENORek aitortza agertuko dio “SR10” eta “UNE-19601” arauen araberako egiaztagiria eskuratzeagatik.

Azken urteotan, Mondragon Assemblyk bere merkatuaren hazkundea esperimentatu du, eta bere proiektuei erantzuna eman ahal izateko Aretxabaletan dituen fabrikazio instalazioak 800 metro karratu handitu ditu.

Instalazio moderno hauei esker, Automatizazio negozioak eta Eguzki energiako negozioak hazten jarraitu ahal izango dute, eta teknologiarik modernoenarekin eta ahalik eta kalitate handienarekin fabrikatzea ziurtatu, bere bezeroen eskakizun mailarik handienei erantzuteko.

Mondragon Assembly makinen eta lerro automatizatuen fabrikazioan munduko erreferente gisa sendotzeko prozesuaren beste mugarri bat da.

“SR10” eta “UNE-19601” egiaztagiriak

Gainera, inaugurazio ekitaldi honetan, Aenorrek, bere Zuzendari Nagusi Luz Emparanzaren bitartez, “SR10” arauaren araberako erantzukizun sozialaren egiaztagiria eta “UNE-19601” arauaren araberako compliance penalaren egiaztagiria entregatuko dizkio Mondragon Assemblyri. Hala, Mondragon Assembly da compliance penalaren egiaztagiria lortu duen lehen enpresa Gipuzkoan. Arau horiek bermatzen dute balio etikoak, sozialak eta lanekoak eta giza eskubideen eta ingurumenaren  errespetuari lotutakoak antolaketaren kudeaketan txertatzea.

Harremanak Newsletter