Albisteak

ICOk 5 milioi euroko finantzaketa eman dio Mondragon Assemblyri

1 uztaila, 2020

Kreditu Ofizialeko Institutuak MONDRAGONen baitako kooperatiba batekin egindako zuzeneko lehen finantzaketa eragiketa da.

Astelehenean, ekainak 29, lehen mailegua sinatu zuen Mondragon Assemblyk Kreditu Ofizialeko Institutuarekin (ICO), Institutu hori Korporazioko kooperatiba horretan zuzeneko finantzatzaile izan dadin.

Egungo 2017-2020ko Politika Sozioenpresarialean, Finantzaketa Estrategian, finantzaketa sendoa lortzearen garrantzia zehaztu zen, epe laburraren eta luzearen arteko oreka optimoa lortzeko.

Finantza dibertsifikazioa

ICOrekin egindako lehen sinadura honi esker, 5 milioi euroko finantzaketa izango du Mondragon Assemblyk, kostu finkoarekin, 7 urtera. Hala, epe luzera enpresa bultzatzea lortuko da, eta datozen urteetarako aurreikusten den egoera zalantzagarrirako prestatzea.

Mondragon Assemblyk bere finantzaketa iturriak dibertsifikatu ditu, erakunde berri bat bere banku poolean sartuz, eta erakunde instituzionalekiko finantzaketa kuota indartu du, Finantzen Euskal Institutuak (FEI) emandako 5 milioiko finantzaketa ere izan baitu.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Ana Saez, Korporazioko Finantza Saileko Diruzaintza Unitatearen arduraduna; Isabel Martin, Mondragon Assemblyko finantza zuzendaria; Juan Carlos Obregon, ICOko Finantzaketa Korporatiboaren arloko kidea; eta Luis Mari Imaz, Mondragon Assemblyko zuzendari nagusia.

Harremanak Newsletter