• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Albisteak

Mondragon Assemblyk 100 MW-ko front line bat instalatu du Teriak Industrial Group-entzako Egipton

21 uztaila, 2020

Eguzki-panelak muntatzeko lineen fabrikazioan aditua den euskal kooperatibak proiektu berri bat gehitu du Afrikako iparraldean.

Irudia: Mondragon Assembly

Mondragon Assemblyk, eguzki-energiaren sektorerako muntaketa-lineak fabrikatzen eta automatizatzen esperientzia handia duenez, 100 MW-ko modulu fotovoltaikoak ekoizteko front line bat hornitu eta jarri du martxan Kairon, Egipton. Proiektua 2019ko azken hiruhilekoan jarri zen martxan.

“Giltza eskura” proiektua da, eta enpresari hainbat eguzki-modulu ekoizteko gaitasun handia emango dio, kristal bikoitzeko bi aurpegiko moduluetatik eta ebakitako zeluletatik hasi eta efizientzia handiko mono PERC panel estandarretaraino. Teriak Industrial Groupek funtsezko pieza izan nahi du Afrikarentzat energia garbiaren ekoizpenean, urteko 100 MW-ko potentzia ahalmenarekin.

Mondragon Assebly eta bere presentzia MENA-n

Haythem Zhiouak, Mena eskualderako (Ekialde Ertaina eta Ipar Afrika) International Sales Managerrak, adierazi zuenez, “Hau ez da gure lehen proiektua Egipton, aurretik Arab International Optronicserako 50 MW-ko modulu fotovoltaikoak muntatzeko linea bat prest jarri baikenuen”.

Era berean, Zhiouak adierazi zuenez, “Mondragon Assemblyn gure bezeroen ondoan egotea da gure helburu nagusietako bat, gehien behar duten uneetan zuzeneko laguntza eskainiz. Hori dela eta, tokiko talde tekniko bat daukagu, MENA eskualde osoan laguntza ematen duten proiektuburuez eta bikain prestatutako teknikariez osatua dagoena “.

Negozioan emandako 40 urteei esker, Mondragon Assembly erreferentziazko enpresa bihurtu da eguzki-energiaren sektorean, mundu osoan modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko “giltza eskura” ekoizpen-lineak hornituz.

Igor Herrartek, EMEA eskualderako International Sales Managerrak, adierazi duenez, “Mondragon Assemblyk 20 urte baino gehiago daramatza eguzki-sektoreari irtenbide berritzaileak ematen, eduki teknologiko handiarekin, eta ildo horretan jarraituko du datozen hamarkadetan. Ibilbide luzeko enpresa gara, eta gure helburua ez da ekipoak eta lineak saltzea soilik, baizik eta, ahalik eta kalitate handienarekin, gure bezeroekin lankidetzan aritzea modulu fotovoltaikoen serieko fabrikazioa bermatuz. Gure ustez, zerbitzua da gure balio erantsirik handiena. Teriak Industrial Group-erako linea hau MENA eskualdean instalatzen dugun zortzigarren linea da. ”

Halaber, Herrartek adierazi duenez, “ezagutza-transferitzerakoan bezeroen beharretara egokitzeko moduko programa oso bat dugu; honek moduluen diseinua eta ziurtagiriak, lehengaiak, prestakuntza eta mantentze-programak barnebiltzen ditu, besteak beste”.

Mondragon Assembly erreferentziazko enpresa bihurtu da eguzki-energiaren sektorean, mundu osoan modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko giltza eskura erako ekoizpen-lineak hornituz.

MONDRAGON Assembly Taldeari buruz

Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Jada sei ekoizpen lantegi ditu:

Aretxabaletakoa (Gipuzkoa), Taldearen egoitza nagusia baita; Mexikokoa, Frantziakoa, Alemaniakoa, Txinakoa eta Brasilekoa, eta horrez gain filial bat ere badu, Indian. Lana, berriz, hainbat sektoretan egiten du, esaterako eguzki energiaren, automozioaren, etxetresna elektrikoen osagaien, kosmetikoen, gailu medikoen eta osagai elektronikoen sektoreetan.

Teriak Group-ari buruz

Teriak Group Egiptoko enpresa pribatu bat da, Egipto eta Ekialde Hurbilerako automobilgintzarako piezak fabrikatzen espezializatua.

Taldea 1975ean sortu zen eta bere operazioen hedapena egin du azken lau hamarkadetan Kairon eta Egipton kokatutako sei lantegi izan arte, 700 langile inguru dituzte guztira.

Harremanak Newsletter