• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Albisteak

Mondragon Assemblyk fabrikatutako maskarak ekoizteko 4 lerroak Desgaitasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioari (COGAMI) eman dizkio dohaitzan Inditexek

22 iraila, 2020
  • Proiektuak hilean hamaika milioi unitate ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak unitate horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko.

  • 25 lanpostu sortuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat.

  • Mondragon Assembly sendotu egiten da soluzio mota honetako erreferentziako hornitzaile gisa. Bere lerro operatiboek 50 milioi unitate inguru ekoizten dute hilean.

Ekipoak Inditexeko instalazioetan daude jada, eta aurreikusita dago negu honetan ekoizten hastea, Bergondon (A Coruña).

Inditexek Mondragon Assemblyren 4 ekoizpen lerro automatizatu eman dizkio dohaintzan Desgaitasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioari (COGAMI) maskarak modu masiboan ekoizteko. Proiektuak, 2,3 milioi euroko balio duenak,  hilean hamaika milioi maskara ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak maskara horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko. Eskari horrekin, kooperatibak jada15 lerro garatu ditu pandemia hasi zenetik, eta soluzio mota hauen hornitzaile garrantzitsu gisa sendotu da estatu mailan.

Kalkulatzen denez, Inditexek COGAMIri dohaintzan eman dizkion makinak neguan hasiko dira ekoizten, instalazio lanak bukatu eta gero. Mondragon Assemblyk lagunduko die instalazio lan horietan. COGAMIk Bergondoko industrialdean (A Coruña) duen kokaleku batean instalatuko dira makinak, eta ekoizpen horri lotuta 25 lanpostu ere sortuko dira.  Instalazio horiek Inditexek moldatu beharko ditu erabat, Medikamentuetan eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak osasun produktuen fabrikaziorako instalazioen funtzionamenduaren gainean ezarritako baldintzetara egokitzeko.

Helburu horrekin, COGAMIk irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Berezi bat eratuko du, desgaitasuna duten pertsonei beren ezaugarri pertsonaletara egokitzen den enplegua eskaintzeko ekoizpen honetarako, eta ohiko lan merkatuan laneratzen laguntzeko.

Egokitzapena eta konpromiso soziala

Mondragon Assemblyk erakusten jarraitzen du garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati –esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premia– erantzuteko gai dela. Pandemia garai honetan, MONDRAGON Korporazioa bera ezagun egin da eragile garrantzitsu gisa, bere kooperatiben bitartez, Covid-19ari aurre egiteko hainbat irtenbide eskainiz. Kasu honetan, Mondragon Assemblyk fabrikatutako eta muntatutako lerroak, bera ere izanik lerroen mantentze lanen arduraduna, hainbat kokalekutan ezarri dira: Bexen Medicalen, Etxebarrian (Bizkaia); Farmaziako Zentro Militarrean, Burgosen; Onnera Taldeko Efficolden,, Lucenan (Kordoba); eta Inditexen, Bergondon (A Coruña). Horiek denek 50 milioi maskara ekoitzi ditzakete guztira hilean.

MONDRAGON Assembly Taldeari buruz Nazioarte mailako talde bat da, muntaketa soluzio automatikoen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lantegi ditu maila globalean: egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa, Espainia), eta besteak Mexikon, Frantzian, Alemanian,Txinan eta Brasilen; eta filialak ditu Indian eta MENA eskualdean. Hainbat sektoretan dihardu, hala nola eguzki energian, automobilgintzan, etxetresna elektrikoetako osagaietan, osagai elektronikoetan, gailu medikuetan eta kosmetikoetan.

MONDRAGON Korporazioari buruz.  Lau negozio arlo hauen inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Presentzia zabala du nazioartean, eta 2019an 11.600 milioi euro baino gehiagoko salmentetara iritsi zen eta 81.000 pertsona baino gehiagoko plantilla zuen. Bere kooperatibek pandemiari aurre egiten lagundu dute negozio berriak abian jarriz eta erakundeetara eta hainbat elkartetara hurbilduz, beren ahalmen teknikoak eta giza ahalmenak haien zerbitzura jartzeko.

Harremanak Newsletter