• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Mondragon Assemblyren giltza eskura erako lerroak bezero bakoitzaren ekoizpen premietara moldatzen dira, eta ekoizle txiki eta handientzako soluzioak eskaintzen dituzte, automatizazio maila desberdinak konbinatuz.

Gure lerroen malgutasunari esker hainbat teknologiatako (PERC, aurpegi bikoak, MONO, POLY) eta hainbat neurritako modulu fotovoltaikoak fabrikatu daitezke.

Lerroek teknologiarik berritzaileena dute, eta horri esker bukaeran kalitate bikaineko produktuak lortzen ditugu.

Mondragon Assemblyk zerbitzu integrala eskaintzen die bere bezeroei, bai aholkularitza teknikoa bai lehengaien aukeraketarako eta moduluen egiaztapenerako aholkularitza teknikoa.

Giltza eskura erako 100-200Mw-ko lerroa

100-200Mw-ko lerroa  full soluzio bat da, eta merkatuan dagoen teknologiarik aurreratuenaz hornituta dago.   Aukeran, MES sistema bat dauka ekoizpenaren kontrolerako.

Giltza eskura erako 50Mw-ko lerroa

Soluzioa erabat automatizatua, ekoizpen ahalmen handiko fabrikatzaileei zuzendua.  Bere malgutasunari esker, moduluen kofigurazio bat baino gehiago fabrikatu ditzake.

Giltza eskura erako 30Mw-ko lerroa

Ekoizpen ahalmen ertaineko lerroa, konfigurazio erdiautomatikoarekin eta automatikoarekin eskuragarri dagoena.  Lerro honen malgutasunari esker, moduluen konfigurazio eta teknologia desberdinak fabrikatu daitezke.

Giltza eskura erako 15Mw-ko lerroa

Soluzio erdiautomatikoa da eta fabrikatzaile txikiei edo nitxoko produktuei zuzenduta dago. Bere diseinu modularrari esker, erraza da etorkizunean handitzea.

Harremanak Newsletter