• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Cell Tester&Sorter makina automatikoak zelula fotovoltaikoen funtzionamendua eta kalitatea egiaztatzeko proba bat egiten du moduluak ekoizten hasi aurretik, eta haien ezaugarri elektrikoen arabera sailkatzen ditu (korrontea, tentsioa edota potentzia, etab.) eta akatsak izan ditzaketela uste diren zelulak akastunen artera igarotzea saihesten da.

Mondragon Assemblyren Cell Tester&Sorterrak ikusmen artifizialeko sistema aurreratu bat dauka eta azken belaunaldiko eguzki simulagailu bat (A+A+A+ gradukoa), zeinari esker hainbat parametro elektriko zehaztasunez neurtu eta egiaztatu baitaitezke:

Proba elektrikoak: Zelula bakoitzaren korronte eta errendimendu elektrikoaren parametroen neurketak lortzen dira eguzki simulagailu baten laguntzarekin.

Kalitate probak: Ikusmen artifizialeko sistemari esker geometriako parametroak eta alderdiak egiaztatzen dira, esaterako gainazalaren kalitatea, hausturak, pitzadurak, etab.

Funtzioa

Makinak zelulak lotetan sailkatzen ditu, normalean 4 edo 8 sailkapen eta akastunena, antzeko ezaugarriak dituzten zelulak elkartu eta moduluen sailkapenak optimizatzeko helburuarekin.

Azalpena

Zelulen stackak eskuz kargatzen dira makinan. Makinak zelulak automatikoki kontrolatu eta sailkatzen ditu 8 mailetan, beren ezaugarrien arabera. Prozesu honi esker, produkzioaren potentzia globala maximizatzen da.

Ikusmen artifizialeko sistema aurreratu bat eta eguzki simulagailu bat elkartzeak egiten du automatizazioa sendoa izatea, bai eta inbertitutakoa azkar berreskuratzea eta azken produktuaren kalitatea hobetzea ere.

Abantailak

  • Sailkapen hobea moduluen efizientziagatik
  • Akastunak gutxitzea, pasatzen diren zelulak jada egiaztatuta daude-eta
  • Kalitatea hobetzea
  • Inbertitutakoa azkar berreskuratzea
  • Tamaina txikiko makina

Datu teknikoen taula

Ezaugarriak
Barnean dauden probak:Gelaxken geometria eta inprimaketarako ikuspena. (Ok/NOk ) Proba I-V. Eguzki simulagailua (pilen sailkapena) AUKERAKOA: EL Ikusmen proba (Ok/NOk )
Produkzioa2400 gelaxka orduko
Gelaxken ahalmena200 gelaxkako 8 pila hasierako karga bakoitzeko
Airearen presioa5 bar, 775 NL/min
Tresneriak3 fase, 380-420 V, 50-60 Hz
Potentzia max.18 kW
Batez besteko energia10 kW
Neurriak (L x A x H)5050 x 2500 x 3200 mm
Pisua3500 kgr.
InterfazeaPC integrado con panel táctil y señal de alarma iluminada y de colores.
KontrolaPC Sun Simulator dedicado y sistema de control PLC combinado con un ordenador robótico Scara. Todo conectado por una red local.
Bermea1 año
Harremanak Newsletter