• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Eguzki panelak fabrikatzeko lerro batean, ijezketa da prozesurik garrantzitsuenetako bat modulu fotovoltaikoaren kalitatea eta iraunkortasuna ziurtatzeko orduan.

Produktuek ahalik eta kalitaterik handiena izatea bermatzeko, Mondragon Assemblyk ijezkailuaren aukera bezeroak definitutako ekoizpen ezaugarrietara egokitzen du, eta horrela ekoizpen lerrorik optimoena eta bezeroaren premietara gehien egokitzen dena eskaintzen du.

Funtzioa

Moduluaren Moduluaren kapsulazioa, osagai guztiak ijezteko beharrezkoak diren presioa eta tenperatura aplikatuz.  Ijezte prozesuan funtsezko faktoreak dira lehengaiak, tenperatura, hutsa eta presioa.

Azalpena

Ijezkailua, berez, bi ganbera dira, diafragma malgu batek bereizita. Beharrezko materialak modulu fotovoltaikoaren kristalean jarrita daudenean ijezkailuan sartzen dira.  Ondoren, ganbera hutsa sortzen da moduluaren aurrealdeko airea kentzeko, eta aldez aurretik ezarritako presio eta tenperatura jakin batzuk aplikatzen dira, bukaeran ijezketa trinkoa edukitzeko.

Ezaugarriak

  • Tenperaturaren uniformetasuna.
  • %95 baino handiagoko produktibitatea eta erabilgarritasuna makinan, VDI 3423
  • Prozesu optimizatuak hausturak ekiditeko
  • Mintzen aldaketa azkarra
  • Eguzki panelak fabrikatzeko lerro batean integratzen errazak
  • Kontrol panela, errezeten monitorizazioa
  • Telediagnostikoa
Ekoizpen lerroakAhalmena
15MW2 modulu* lote bakoitzeko
30MW4 modulu* lote bakoitzeko
50-60MW4 modulu* lote bakoitzeko
100MW8 modulu* lote bakoitzeko
Harremanak Newsletter