Uncategorized @eu

MONDRAGON ASSEMBLYK 200 MW-EKO LERRO BAT ENTREGATU DU INDIAN

31 urtarrila, 2017

Mondragon Assemblyk erabat automatizatuta dagoen giltza eskura erako 200 Mw-eko lerro bat saldu dio Indiako Bharat Heavy Electricals Limited (BHEL) enpresa ezagunari, zeinak modulu fotovoltaikoak fabrikatzen dituen, beste gauza askoren artean. Lerroa Bangaloren dago kokatuta.

MONDRAGON ASSEMBLYKO EGUZKI NEGOZIOAK HAZTEN JARRAITUKO DU 2017AN

30 urtarrila, 2017

2017a urte historikoa izango dela aurreikusten da Mondragon Assemblyko eguzki negoziorako, izan ere, giltza eskura erako lerroak hornituko ditu 1Gw baino gehiagoko ekoizpen ahalmen merkatuarekin, soluzio mota horretan munduko erreferente bihurtuta.

MONDRAGON ASSEMBLYK TABBER STRINGERREN MTS BELAUNALDI BERRIA MERKATURATU DU

22 abendua, 2016

Mondragon Assembly harro dago bere tabber MTS 2500 berria eta Tabber horren MTS 5000 lay-up-a aurkeztu dituelako. MTS 2500 berriak jauzia eragin du Tabber Stringer kontzeptuaren eboluzioan. Mondragon Assemblyren diseinu berritzailearekin orduko 2400 zelulako ekoizpen ahalmen garbia lortu daiteke soldadura pista bakarrean, eta horrek egiten du merkatuko azkarrena izatea.

MONDRAGON ASSEMBLYK FRANTZIAN LORTU DU ISO 9001:2015 EGIAZTAGIRI BERRIA

5 abendua, 2016

MONDRAGON ASSEMBLYk ISO 9001:2005 ziurtagiria lortu du Orangen, Frantzian, duen lantegian. Horrela, frogatuta gelditzen da bere diseinu, ingeniaritza, fabrikazio eta kudeaketa prozesuak Kalitatea Bermatzeko Sistema eraginkor, zorrotz eta oso baten arabera burutzen direla, eta, hori, kalitate handiko eta errendimendu altuko produktuetan islatzen da eta baita gure bezeroei ematen diegun arretazko zerbitzuan ere.

Harremanak Newsletter