• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

MONDRAGON-ASSEMBLY.COM WEBGUNEAN SARTU ETA WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- SARRERA

Dokumentu honetan MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek Interneten eskuragarri jarri duen WEBGUNEA Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen dira.

WEBGUNEAN sartzeko, erabiltzaileek aurretik klausula hauetan jasotako mugapenak, baldintzak, jakinarazpenak, oharra eta gainerako lege abisuak irakurri eta onartu beharko dituzte ezinbestez.

WEBGUNEAN sartzea doakoa da eta ikusteko ez da aurretik harpidetu edo erregistratu behar.

Beste WEBGUNE batzuekiko konexioak edo konexio horiei erabiltzaileek eman diezaieketen erabilera Erabilera Baldintza Orokor hauen menpe daude, bai eta aipatutako WEBGUNE horiek unean-unean ezartzen dituzten baldintza espezifikoen menpe ere. Berariaz debekatuta dago baimendutakoaz aparte beste edozein erabilera egitea.

2.- ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

1.- Zerbitzuaren hornitzaile gida, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP. behartuta dago WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak ematera eta, erabiltzaileekiko komunikazioak egonez gero, horiek isilpean gordeko direla eraginkortasunez bermatzera, bai eta unean-unean planteatzen zaizkion erreklamazioei erantzutera ere.

WEB orri honetan ez da bisitarien datu pertsonalik jasotzen ezta gordetzen ere, erabiltzaileak bere borondatez emandako datuak ez badira.

2.- MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, bere WEBGUNEan dagoen informazioan edo horren konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko eskumena, eta, horren kalterik gabe, aldaketak erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, betiere zirkunstantziek hori ahalbidetzen badute.

3.- WEBGUNEAN sartzea zein bertan agertzen den informazioaren erabilera hori egiten duenaren erantzukizuna izango da, eta berarena baino ez. MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez du erantzungo gunean sartzetik edo bertako informazioa erabiltzetik erator daitezkeen ondorio edo kalteengatik, bere eskumenak zorrotz betetzeari buruz lege xedapenak ezartzetik eratortzen diren jarduerengatik izan ezik.

MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, aplikagarriak diren legeen arabera eman beharrekoak diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean adostutako hitzarmenean esplizituki zehaztuta geratzen diren bermeak izan ezik.

MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez du beste batzuek emandako edukia bermatzen, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo egokitasuna ere erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri ematen dioten helbururako.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

1.- Une oro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak indarreko legeriak ezarritakoa betez erabili beharko ditu, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en jabego industrialeko eskubideak errespetatuta.

2.- Erabiltzaileak ez du MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen inolako ekintzarik egingo; horrez gain, ez du WEB orriaren zuzeneko funtzionamendua oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez ditu birus informatikoak izan ditzaketen elementuak igorriko eta ez du WEB orri hau nolabait erabat edo partzialki kaltetuko, interferituko edo etengo; horrez gain, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa interbenituko edo aldatuko.

4.- WEBGUNEAREN ETA BERTAKO ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK SALBUESTEA

1.-MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez du bermatzen WEBGUNE honen eta hark eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena.

Horrela, WEBGUNEAREN eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziagatik erator daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik edozein erantzukizun mota baztertzen da.
Edonola ere, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ahaleginik handienak egingo ditu WEBGUNE hau etengabe eskuragarri egon ahal izateko.

2.- MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak; horiek beste batzuei datuetarako sarbidea eragozten die. (MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en Pribatutasun Politika). MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun teknikoko eta antolaketa mailako neurri guztiak ezarri ditu.
Ildo horretan, aipatutako sozietatea ezagutza hori gertatuz gero sor daitezkeen kalte eta galerengatik edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da.

3.- MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek arlo horretako segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du WEB orri honen edukietan birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo haren sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan (softwarean eta hardwarean) aldaketak eragin ditzakeen elementurik ez dagoenik kontrolatzen edo bermatzen.
MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik inolako erantzukizunik.

4.- MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek ez du bermatzen WEBGUNEra edo bere edukira sartzean akatsik ez egotea; hori dela eta, erabiltzaileak MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP. libratu egingo du bertan nabigatzean webguneak sor diezaiokeen edozein itxaropen faltsurekin, erabilerarekin edo fidagarritasunarekin lotura duen edozein erantzukizunetatik.

5.- JABEGO INTELEKTUALA

WEBGUNE honen eta bertan agertzen diren elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en jabetzakoak dira, edukiak hornitzeko dagokion kontratua izenpetu duten enpresen kasuan izan ezik. Eskubide horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko nazio baitako eta nazioarteko arauek babesten dituzte.  Edukiak erreproduzitzeko, banatzeko, jendeari jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak esandako konpainiak baino ezin izango ditu baliatu.

WEBGUNE honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kodeak, tipoak eta objektua eta abar MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en titularitatepekoak dira; beraz, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP. da horiek guztiak legez ustiatzeko eskubidea duen bakarra.

WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako edukiak ikustea eta kargatzea soilik izango du baimenduta. Gainera, hori ezingo die beste batzuei edo beste erakunde batzuei hedatu.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau nolabait aldatzea eta bertako edukietan inola ere eragitea, esaterako esteketan (edo link) eta antzekoetan.

MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista eta difamatzaileak izan ez daitezen eta indarkeria bultzatu ez dezaten. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera eragozten saiatuko da.

6.- LOTURAK ETA ESTEKAK

Ezin izango da inolako estekarik ezarri beste edozein WEBGUNEtatik Atarira, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en aurretiazko eta berariazko baimenik gabe.

WEB orri honek beste atari edo WEBGUNE batzuetarako estekak edo loturak baditu eta horiek MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.ek kudeatutakoak ez badira, sozietate honek jakinarazi egiten du atari edo WEBGUNE horiek ez daudela bere kontrolpean eta ez duela erantzuten bertan agertzen diren edukiengatik. WEBGUNE honek estekarik baldin badauka, informazioko erreferentzia gisa baino ez dira agertuko, beraien eduki, jabe, zerbitzu edo produktuen gainean baloraziorik egin gabe.

Dena dela, hirugarren horiek emandako zerbitzuengatik erreklamaziorik edo salaketarik badago, MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP. ez du erantzunik izango horretan.

7.- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Erabilerarako eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en artean egon daitekeen beste edozein harreman Espainiako legeen menpe egongo dira.

Baldintza Orokor hauetako edukiarekin eta existentziarekin, edo erabiltzailearen eta MONDRAGON ASSEMBLY, S.COOP.en arteko harremanekin lotuta sor daitekeen edozein auzitarako, bi aldeak Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren eta eskuduntzaren menpe egongo dira, dagokien beste edozein eskumen espresuki baztertuz.

8.- WEB-ORRI HONEN TITULARRAREN IDENTITATE-DATUAK

Web-orri honen arduradunaren identitate datuak ondokoak dira:

MONDRAGON S. COOP. , IFZ- F20165940,  Bainatxe Poligonoa 5A, Kooperatiben Erregistroan SS-621 10-05-1988an izena emanda eta, Euskadiko Kooperatibaren Erregistroan 94/86 zenbakiarekin,  GUI-195 orrian, 195 izendapenarekin.

Harremanak Newsletter