• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Mondragon Assembly nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Espainiako enpresa nagusia 1977an sortu zen, eta aitzindaria izan zen ekoizpen eta muntaketa teknologien garapenean. Gaur egun, Taldeak dagoeneko sei lantegi produktibo ditu Espainia, Mexiko, Frantzia, Alemania, Txina eta Brasilen, eta Indian filial bat. Gainera, bulego komertzialen sare estrategikoa daukagu munduko ekonomian liderrak diren herrialdeetan.

Gure bezeroen arrakasta etengabeari esker, hainbat sektoretan dihardugu: eguzki energia, automozioa, etxetresna elektrikoetako osagaiak, kosmetikoak, gailu medikoak eta osagai elektronikoak.

  • 300 enplegatu baino gehiago munduan
  • 40 milioi euro baino gehiago salmentetan
  • 6 lantegi produktibo munduan
  • 40 urteko esperientzia
  • Ekoizpenerako teknologia berritzailea

MONDRAGON TALDEA

Mondragon Korporazioko kideak gara, hau da, munduko kooperatiba talderik handienaren zati bat gara. Taldea 1954an ezarri zen, eta harrezkero etengabe hedatu eta 280 enpresa baino gehiago integratzen ditu, 80.000 laguni enplegua emanez.

KALITATEA

Mondragon Assemblyko produktu guztiak kalitate goreneko materialez fabrikatzen dira, eta kalitate kontrol zorrotzak egiten zaizkie, gure lerroetan interakzioan lan egiten duten pertsonen segurtasuna eta prozesu guztien kalitatea bermatuz, gure produktuen kalitatea ziurtatzen duten enpresekin eta erakundeekin dugun lankidetzaren bitartez.

Ziurtagiriak: ISO 9001, OSHAS, ISO 14001, etab.

GURE BEZEROAK

Mondragon Assembly mundu osoko bezeroentzako erreferentzia izateko hiru balio daude: izaera berritzailea, kudeaketaren bikaintasuna eta bezeroaganako hurbiltasuna.

ERANTZUKIZUN SOZIALA ETA “COMPLIANCE”

Talde sozialki erantzulea gara, eta pertsonekin eta ingurunearekin konprometituta gaude. Energiaren kontsumoa murrizteko aplikazio eta fabrikazio sistema berriak garatzeko ahalegin handia egiten duen taldea gara, bide batez kontsumoaren eraginkortasuna areagotzeko eta garapen iraunkorra bultzatzeko.

Ziurtagiriak: SR-10, UNE-19601

Gure kode etikoari buruzko informazio gehiago.

Harremanak Newsletter