GURE INSTALAZIOAK

Ia 30 urte igaro dira nazioartean bidea egiten hasi ginenetik, eta, ordutik, gai izan gara denboran zehar modu jasangarrian hazteko eta bezeroekiko hurbiltasunari eusteko. Gaur egun, 6 ekoizpen instalazio ditugu, eta horietan gure proiektuen balio kate osoa garatzen dugu hainbat herrialdetan. Horrez gain, ingeniaritza eta salmenta bulego bi ditugu, laguntza teknikoa eta komertziala emateko.

Gure estrategiak, funtsean bezeroarengandik hurbil egotea izatea denak, aukera eman digu garapen berrien nazioarteko hornitzaile gisa dugun posizioa sendotzeko eta laguntza teknikoa nahiz industrializaziorako laguntza emateko. Salmentetarako eta ingeniaritzarako ditugun lantaldeak elkarlan estuan ari dira gure bezeroekin, goi mailako teknologiako automatizazio soluzio malguak eta bakarrak bilatzen.

Gaur egungo eta etorkizuneko erronketarako irtenbideak eskaintzen ditugu munduko edozein lekutan, eta horrek erreferentziazko bazkide teknologiko bihurtzen gaitu gure bezeroentzat.

GURE TALDEAREN NAZIOARTEKO PRESENTZIA