Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLYK PLANTA BERRIA INAUGURATU DU MEXIKON.

16 azaroa, 2015

Mondragon Assemblyk bere nazioartekotze estrategian mugarri berri bat lortu du Mexikoko planta berriaren inaugurazioarekin .

Azken urteetako eskariaren hazkundea dela eta, Mondragon Assemblyk planta berria eraikitzeko beharra antzeman zuen bezeroen beharrei erantzun ahal izateko.

El Marqués-en (Querétaro) dagoen plana berriak 4100m2-ko azalera du; horietatik, lantegiak, 3000m2 ditu.

Planta honi esker, Mondragon Assemblyk makina berezien eta eguzki-makinen fabrikazioan lider nagusienetariko bat izatea lortuko du Mexikon.

Harremanak Newsletter