Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY TALDEAK SALMENTEN ERREKORRA GAINDITU DU, 2015EAN 40 MILIOI BAINO GEHIAGO SALDUTA

1 urtarrila, 2016

Mondragon Assembly gipuzkoar konpainiak, zeinak automatizazioko soluzioak egiten dituen eta egoitza Aretxabaletan duen, salmenten errekor historikoa gainditu du 2015ean, 40 milioi eurotik gora salduta.
Mondragon Assembly Taldeak 6 produkzio lantegi ditu, horietatik 5 Euskaditik kanpo, eta 300 pertsona ingururi ematen die lana. Konpainiak hainbat merkatutan dihardu, horien artean automozioa, eguzkia, osagai elektrikoak, etxetresna elektrikoetarako osagaiak, kosmetika eta medikuntzako gailuak.
Mondragon Assemblyko zuzendari nagusi Luis Mari Imazek segurtatu duenez, emaitza horien gakoa dira nazioartekotzea eta dibertsifikazioa, horiei esker bezeroarengana zuzentzeko ahalmena indartzen baita, produktu eta zerbitzu lehiakorragoak eta herrialde bakoitzean neurrira egindakoak eskainiz, bezero batek eskatzen duenean.

Harremanak Newsletter