Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY KUNSHANEK BI URTE BAINO GUTXIAGOAN 3 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO SALTZEA LORTU DU

1 apirila, 2016

Txinako filiala 2013aren hasieran eratu zen, eta harrezkero hainbat merkatutarako proiektuak entregatu ditu, batez ere automozio, medical, osagai elektroniko, etxetresna elektriko eta eguzki sektoreetarako. Dagoeneko 30 pertsona baino gehiago ditu, eta datozen hilabeteetan lantaldea handitzea espero dute. Bi urte baino gutxiagoan, filialak emaitza positiboak lortu ditu, 3 milioi euro baino gehiagoko salmentekin.

Txinako filialeko gerenteak adierazi du aurten emaitzak hobetuko dituztela, eta  4,5 milioi euro ingururen salmentak lortuko direla. “Hainbat proiektu gureganatu ditugu sektore desberdinetarako, batez ere etxetresna elektriko eta automozioko osagaietan; dagoeneko ari gara proiektu horietan lanean, eta espero dugu 5 hilabeteren buruan bezeroaren etxean produzitzen aritzea”, esan du Txinako filialeko gerenteak.

Harremanak Newsletter