Uncategorized @eu

MONDRAGON ASSEMBLYK TABBER STRINGERREN MTS BELAUNALDI BERRIA MERKATURATU DU

22 abendua, 2016

Mondragon Assembly harro dago bere tabber MTS 2500 berria eta Tabber horren MTS 5000 lay-up-a aurkeztu dituelako.

MTS 2500 berriak jauzia eragin du Tabber Stringer kontzeptuaren eboluzioan. Mondragon Assemblyren diseinu berritzailearekin orduko 2400 zelulako ekoizpen ahalmen garbia lortu daiteke soldadura pista bakarrean, eta horrek egiten du merkatuko azkarrena izatea.

Tabber berri hau diseinatzeko orduan, Mondragon Assemblyko ingeniaritza talde esperientziadunak merkatuko joera berriak hartu ditu aintzat. Horregatik, tabber honekin 8bb-ko zelulak ere elkarrekin lotu daitezke, bai eta zelula erdiak soldatu ere.

Bere ekoizpen ahalmenagatik ez ezik, bere tamainagatik ere nabarmentzen da, izan ere, 7,5 m2 baino ez ditu behar. Horrela, ekoizpen handiko lineak leku txikiagoan instalatzen uzten du.

Bere haustura indizea %0,2 baino txikiagoa izanik, makina honek ez du doikuntza handirik behar, ez eta mantentze lanik ere. Interfaze atsegina duenez, langileak erraz interakzionatu dezake makinarekin.

Lay up MTS 5000

MTS 5000 lay up berriak MTS 2500 modeloko tabber stringer bi ditu, eta horrekin 400 zelula ekoitzi ditzake orduan edo, beste era batera esanda, 180Mw urtean.

Harremanak Newsletter