Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY ENERGI BILTEGIRATZEAREN ALDE

24 urtarrila, 2018

2018ko urte honen hasierarekin garai berri batean sartu gara, soluzio iraunkorren garaian, alegia. Energi Biltegiratzea etorkizuneko erronketako bat izango da, eta neurri batean jada errealitatea da.

Energi Biltegiratzearen barruan bateriek eginkizun nabarmena edukiko dute eta Mondragon Assemblyk, enpresa berritzailea den heinean, horretan parte izan nahi du. Automoziorako makinen fabrikazioan eta fotovoltaikoaren alorrean hamarkadetan lortutako ezagutzak aplikatuz, Mondragon Assemblyk bere bitxi berria aurkeztuko du aurten.

Soluzio trinkoa, automatikoa, azkarra eta malgua, eta, nola ez, marka honen ezaugarri den kalitate bikainarekin. Soluzioak 19”-ra arteko bateriak fabrikatu ditzake 5 minutuan soil-soilik eta, horrekin pozik geratu ez, eta gelaxkak sailkatzeko eta ondoren konfiguratzeko sistema bat jarri zaio, mugimenduan eta geldirik biltegiratzeko aplikazioetarako Goi Errendimenduko bateriak fabrikatzeko.

Horrekin guztiarekin, mundu guztiaren esku egongo da kalitaterik handieneko bateriak fabrikatzea; intuitiboa, erabiltzen erraza eta autonomoa dira bere nortasunaren azken bereizgarriak. Aurretikoak soluzio horren inbidiatan egongo dira.

Harremanak Newsletter