• info@mondragon-assembly.com
  • +34 943 71 20 80

Mondragon Assemblyk laguntzaile sare zabala du mundu mailan, zerbitzu azkarra eta eraginkorra emateko. Azken urteetan nabarmen handitu dugu laguntza teknikoko taldea, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaintzeko, jarduerarik gabeko denbora tarteak murrizteko eta une oro gure ekipo eta lerroen segurtasuna eta operatibitatea bermatzeko.

  • 50 teknikari baino gehiago munduan

Besteak beste, honakoak dira gure laguntza teknikoko zerbitzuak:

  • Telediagnostikoa Urrutiko konexioa internet bidez eta intzidentzi gehienen diagnostikoa eta konponbidea.
  • Prebentzio moduko mantentze lanetarako programak. Langile trebatuen bisita makinak doitzeko eta aholkuak emateko
  • Ordezko pieza mekaniko, elektriko eta bestelakoen horniketa Kontsumigarri eta lehengaien horniketa, behar den kasuetan
  • Urgentziazko mantentze lanak.
  • Instalazioen egoera egiaztatzeko zerbitzuak.
  • Laguntza eta babesa linean abian jartzen diren bitartean.
  • Segurtasuneko ikuskapenak eta arriskuen analisia.
  • Instalazioak modernizatzea makina zaharren produktibitatea suspertzeko eta handitzeko.
  • Dauden lineen ingeniaritza berritzea haien errendimendua hobetzeko.
  • Ekipamendu zaharren erabilera eta mantentze lanak erraztea, kontrol berriak gehituta.
  • Ekipamenduak eta prozesuak optimizatzea.
  • Makina zaharren CE egiaztagiria, makina horiek modernizatuta eta araura egokituta.
  • Training edo trebatze programak.
Harremanak Newsletter