Albisteak

Mondragon Assemblyk beste proiektu global bat lortu du automobilgintzaren sektorean

23 urtarrila, 2019

Automobilgintzaren sektoreko multinazional ezagun batek eskari bat egin dio Mondragon Assemblyri argiztapen osagaien muntaketarako hamabi lerro fabrikatzeko.

Lehen fase batean hiru lerro instalatuko dira, eta lerro horiek Txinako, Mexikoko eta Europako lantegietan fabrikatuko dira.  Gainerakoak progresiboki instalatuko dira 2021. urtera bitartean.

Automatizazioko zuzendari Iñigo Velez de Mendizabalen hitzetan, “proiektu hau beste aurrera pauso bat gehiago da Mondragon Assembly soluzio automatizatuen hornitzaile global gisa sendotzeko bidean.  Gure lantegien multilokalizazioari esker, proiektu bera hainbat eskualdetan gauzatzea eskaini ahal diegu gure bezeroei”.

Mondragon Assemblyk Espainian, Frantzian, Alemanian, Mexikon, Txinan eta Brasilen dauzka ekoizpen plantak.

Harremanak Newsletter