Mondragon Assemblyren ikuspegitik, ekoizpen lerro fotovoltaiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:

  • Unean uneko teknologiara egokitu beharko litzateke, gaur egun lehiakorra izateko.
  • Muga bat ez izatea zelulen eta moduluen teknologiek etorkizunean izan dezaketen bilakaeretarako.

Gure lerroetan hau eskaintzen dugu:

  • Errendimendu handiko makina espezifikoak oraingo eta etorkizuneko teknologiarako.
  • Etorkizuneko teknologiak erraz (eta modu eraginkorrean kostuei dagokienez) inplementatzeko aukera ematen duten lerro modularrak.
  • Lerro malguak, erraz eguneratu daitezkeenak eta gaur egun dauden nahiz etorkizunean izango diren zelula eta teknologia mota guztien erabilerara egokitu daitezkeenak.

Egungo eta etorkizuneko teknologia fotovoltaiko guztietan eguzki sektorerako edozein soluzio eskaintzen dugu, beti bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta.

Beste teknologia batzuk ere eskaintzen ditugu, hala nola Thin film eta Shingling soluzioak.

Harremanak Newsletter