Albisteak

Mondragon Assembly-k Kunshanen egingo duen planta berriaren lehen harria

5 ekaina, 2019

Atzo egin zen Mondragon Assemblyk Kunshanen eraikiko duen planta berriaren lehen harria jartzeko ekitaldia. Ekitaldian maila nazionaleko pertsona garrantzitsuek parte hartu zuten, Industria, Merkataritza eta Turismoko jarduneko ministro Reyes Maroto buru zuen ordezkaritza batekin, bai eta Espainiak Txinan duen enbaxadore Rafael Dezcallarrek, Nazioarteko Merkataritzako eta Inbertsioetako zuzendari nagusi Paz Ramosek eta Espainiako Ganberako zuzendari Inmaculada Rierak ere. Ekitaldian egon ziren, halaber, Mondragon Assembly Kunshaneko zuzendari nagusi Mikel Gantxegi, MONDRAGON Internacionaleko lehendakari Oskar Goitia, MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletako zuzendari Iñigo Albizuri eta Qiandengeko eta Kunshaneko tokiko agintaritzetako ordezkari batzuk.

Txinara egindako bidaia horretan, Reyes Marotok Kunshaneko industri parkean dauden MONDRAGONeko kooperatibak bisitatu ditu. Korporazioko arduradunen aurrean hitz egin duenean, Reyes Marotok esan du harro dagoela maila internazionalean erreferentea den talde bat edukitzeagatik: “Espainiarentzat eta Euskal Herriarentzat, MONDRAGON da gure jomuga. Mundua aldatu egiten da eta egokitu beharra daukagu, eta taldeak erakusten digu nola eraman arrakasta beste merkatu batera, Txinako merkatura, esaterako, eta aldi berean hazten jarraitu eta enpresa arduratsua eta gauzak ondo egiten duena izaten jarraitu”.

Automatizazioen eta eguzki energiaren sektoreetan munduko erreferente gisa sendotzeko beste urrats bat Mondragon Assemblyrentzat

Pasa den apirilean, Mondragon Assemblyk iragarri zuen Kunshanen, Txinan, beste planta bat eraikiko zuela. Inbertsio horrekin, bere asmoa da automatizazioen negozioak zein Eguzki energiarenak Txinako merkatuan, zeina oso estrategikoa baita, hazteko duten premiei eta Mondragon Assembly Taldeari adierazten ari zaizkion hazkunde premia horri erantzutea. Espero da 2020aren lehen lauhilekoan lantegia operatibo egotea.

MONDRAGON Assembly Taldeari buruz

Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Jada sei ekoizpen lantegi ditu:

Aretxabaletakoa (Gipuzkoa), Taldearen egoitza nagusia baita; Mexikokoa, Frantziakoa, Alemaniakoa, Txinakoa eta Brasilekoa, eta horrez gain filial komertzial bat du Indian. Lana, berriz, hainbat sektoretan egiten du, esaterako eguzki energiaren, automozioaren, etxetresna elektrikoen osagaien, kosmetikoen, gailu medikoen eta osagai elektronikoen sektoreetan. 400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2018an 85 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.

Harremanak Newsletter